domingo, 28 de junio de 2020

2020ko ohiko batzarra eta ez ohiko batzarra. AZKEN ORDUKO ALDAKETA

Txantxangorriko Zuzendaritza Taldeak jakinarazten du datorren igandean, uztailaren 5ean, ospatu behar dituen Ohiko eta Ez Ohiko batzarrak, ordutegia eta gai zerrenda mantenduz, lekuz aldatuko direla. Hau da Hernaniko kiroldegiko frontoian ospatu beharrean Biteri Kultura Etxean ospatuko dira. Barkatu sortutako endredoak.

Zuzendaritza Taldea.

Ohiko batzarrerako deialdia
Ez ohiko batzarrerako deialdia

domingo, 21 de junio de 2020

2020ko ohiko batzarra eta ez ohiko batzarra


Bazkide agurgarria, datorren uztailaren 5ean, Txantxangorri elkarteak martxoan ospatu behar zituen ezohiko eta ohiko batzarrak ospatuko ditu. Batzar hauek Hernaniko kiroldegiko frontoian izango dira. Ez ohiko batzarra goizeko 9:00etan lehenengo deialdian eta 9:30etan bigarren deialdian. Ohikoa, ez ohikoa butatu ondoren ospatuko da.  duAtxikitzen ditugu bi batzarraren gai zerrendak.

Zuzendaritza Taldea.

Ohiko batzarrerako deialdia
Ez ohiko batzarrerako deialdia 

sábado, 30 de mayo de 2020

Egoitzaren irekiera


Datorren ekainaren 1etik aurrera, edukiera erdira murriztuta, elkartearen egoitza irekitko da. Bide batez, jakinarazten dugu bazkide guztiok baldintza batzuk bete behar ditugula egoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzerakoan. Egoera berri honetan indarrean egongo den arautegia ondorengo dokumentuan jaso dugu Covid19 Irekiera arautegia. (Jarraitu irakurtzen…)
Mesedez, egoera hau, berez, nahikoa da konplikatua eta denon ardura beharrezkoa da.
Azkenik, kontua ordaintzeko garaian, ahal den neurrian, txanponik ez erabiltzea gomendatzen da, hau da, txanponen erabilera saihestu nahi da. Programa informatikoak norberak bere kontua sortzeko aukera ematen du . Kontu horretan saldo bat mantenduz txanponen erabilera murriztu dezakegu.
Berri on izanik, jokabide sozial egokia eta jarrera arduratsua agertzea da denon aldetik espero duguna.

miércoles, 18 de marzo de 2020

Martxoaren 29rako batzarrak


Egun bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta martxoaren 29rako berrikusita genituen ez-ohiko eta ohiko batzarrak atzeratu egingo dira. Data berria zehazteko dago.


sábado, 14 de marzo de 2020

Lokal sozialalen itxiera osasun egoera orokorra dela eta

Coronavirusaren transmisioan sortutako egoera ikusita, eta bazkide eta bisitarien babesa eta osotasuna zaintzeko asmoz, Txantxangorri Kirol Elkarteak, osasun agintari eskudunen adierazpenak eta prebentzio gomendioak onartuz, gure egoitza soziala itxita mantentzea erabaki du. Egoeraren edozein aldaketaren berri emango da.
Ondorioz, jokatzen ari ziren Mus Txapelketak aldi baterako etetea erabaki du ere Elkarteak.

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting