domingo, 1 de febrero de 2015

Historia

Txantxangorriren Historia
Denontzat oso ezaguna da Txantxangorriren historia, batzuk Hernaniko Kirol Elkarteko atal bezala hasi zenetik ezagutuko duzue, besteak orain dela gutxitik. Idatzi honetan, urte hauetan kronologikoki gertatutakoaren, alde esanguratsuenak azpimarratu nahi litzake.
Seguru aski, bakoitzak geure buruan ditugun gauza asko baztertuko dira, batzuetan ez delako idatzita agertzen eta besteetan leku arazoak direla eta ezin direlako sartu idatzian. Honek ez du Elkartearen bilakaeraren adierazgarri zehatza izan nahi, baizik eta Txantxangorrin garai bakoitzean gertatutakoaren islada izan nahi du, horretarako alde batetik eta bestetik Txantxangorri osatzen dugun familia honek izan dituen oroigarri batzuk atera ditugu tartetik.
1946. urtean hasi ginen, abuztuaren 20an zehazki; C.D.H.ko kideekin izandako bilera baten ondoren arautegiak jartzen dira eta C.D.H.ko Arrantza eta Ehiza Atala osatzen da, atal honek urteko pezeta bateko kanona ordaindu behar du. Hileko, bazkide bakoitzak 2 pezetako kuota ordaindu beharko du.
Gobernu batzorde bat ere osatzen da, Jaun hauekin: Manuel Aspiazu, Ceferino Loyarte, Manuel Orayen, Gabriel Elizondo eta auzoetako ordezkari bezala: Leandro Irazusta, Jose Antonio San Sebastián, Jose Olaran eta Luis Kamio Jaunak izan ziren.
Ataleko Lehendakaria, C.D.H.koa den, Jose Adarraga Jauna da.
1947. urtean bere jarduerekin jarraitu zuen atal honek, urte honetako uztailaren 13an egin zen Ataleko lehenengo Batzar Orokorra; urte honetan egin ziren, baita ere, lehenengo Plater Tiraketak.
C.D.H.ko Ehiza eta Arrantza Atalari 1948ko uztailaren 18an Txantxangorri izena jartzea adostu zen, bide batez Bazkideek entseina bat diseinatzeko eskatu zioten Gobernu Batzordeari.
Garai honetan azpimarratzeko modukoa da, nola Plater Tiraketetan hustutako kartutxoak Batzarrera joaten zirenen artean banatzen ziren gero berriz betetzeko.
Garai honetan hasi ziren baita hildako bazkideen alde urteroko meza ateratzen, ohitura honek orain duela gutxi arte iraun du.
Urte hauetan Ataleko bilerak Hernaniko Kirol Elkarteko Lokal Sozialean egiten ziren.
1949ko uztailean ospatutako Batzar Orokorrean hartu ziren akordioak zirela eta, Ataleko araudiak berrikusi ondoren Lehendakariorde kargua sortzen da, eta bere egin beharrak arautu.
Urte honetan soldadutza egitera joan behar duten gazteei urteko kuota salbuetsi zaie; Gobernu Batzorde berri bat ere sortzen da Tiburcio Agirre Jauna Lehendakari duelarik.
Garai honetan aldaketak datoz Txantxangorrira, pixkanaka Kirol Elkartetik Ehiza eta Arrantza Atala bereiztera eramango duen bide berri bat hartuz.
Orduko Kudeaketa Batzordeak Santa Barbara Elkartearen lokaletan egiten zituen bilerak.
Urte honetan bazkide ehiztari bakoitzari 2 kilo perdigoi ematea erabakitzen da. Prezioa 16 pezeta/kiloko, suposatzen dugu orain hainbesteko aukera ez zela izango kartutxera prestatzeko garaian.
Bai eper bai amuarrain kume birpopulaketa egitea ikertzen da; Atala C.D.H.ko Bazkide Industriala egitea erabakitzen da 50 pezetako kuota ordainduz eta Txantxilako zelaia Plater Tiraketako erabiltzea.
1.950. urtean Ereñozu Bailarako Urmia Elkartekoekin harremanak sendotzen dira Urumea ibaia izokin arrantzarako berreskuratzeko, bide batez amuarrain kumez birpopulatuz eta arrantzaleei beraien laguntza eskatuz isurkin kaltegarriak ekiditeko, Rafael Piera Bayona Jauna Ataleko Lehendakari aukeratzen da.
1951. urtean Txantxangorriko kideak Zinema Aretoan bildu ziren, hemen esan zitzaien kideei nola Gipuzkoako Gobernu Zibilak 1951ko apirilaren 26an Txantxangorri Elkartea sortzeko baimena eman zuen, Elkartearen arauak ere adostu ziren, eta orain Txantxangorriko Elkarte legaleko Lehenda­karia Rafael Piera Bayona Jauna izango da.
Urte honetan zehar amuarrain kumeak botatzen dira ibaira eta herriko mendiak birpopulatzeko eper talde bat lortzen da, Izen-Eder baserrian gorde ziren bertarako girora moldatu arte.
1952ko otsailaren 16an, eperrak, eraztunak jarri ondoren Zuzendari eta Agintarien aurrean askatu ziren.
Aurtengo herriko festetan Plater Tiraketa bat jarri zen festetako egitarau barruan, saria dirutan, 5.000 pezetaz ornitu zuten.
Eraberean Udalari urteko 200 pezeta ordainduz Epele, Urzala eta Aparrain Sarobe, erabilgarritasun publikoko mendiak alokatzen zaizkio 10 urterako.
1953. urtean lehen uso-tiraketa antolatu zen bertan akats batzuk izan ziren eta bazkideen Urteko Biltzarraren ondoren, aurrerago egingo diren tiraketetan arazorik izan ez dadin hau arautzea erabakitzen da. Batzar honetan, berriro ere Piera Jauna buru duen Zuzendaritza Batzorde berri bat aukeratzen da; Lehendakariordea, Txantxangorriren ibilbidean Zuzendaritza Batzorde barruan beti karguak izan dituen Azpiazu Jauna da.
1954. urtean zehar ekintza guztiak Txantxangorrin bilduko dituen lokal sozial bat prestatzeko ideia sortu zen; gai hau aztertzeko batzorde bat sortuz. Halaber, bazkide guztiak ehiza garaia hastean irteera elkartuak egiteko proposamena egin dute.
Ehizara joateko irteera hurrengo galeper garaian antolatzen da, 25 ehiztari joanez; Elkarteak guztira 4.000 pezeta eman zituen hauen gastuetarako.
1955. urtean C.D.H.ri ordaintzen zaion Bazkide Industrial kuota 1.200 pezetatik 300 pezetara jaistea erabakitzen da.
1956. urtean Lokal Sozial bat alokatzeko aukera batzuk aztertzen dira, zehazki Nafarroa kalean eta Elkano kaleko lehenengo zenbakikoa jo dira begiz, azkenik biak baztertu dira; baina kideek Zuzendaritzari lokala aurkitzeko egin behar diren gestioak aurrera eramateko baimena ematen die eta diru sozialeko 15.000 pezeta lokala alokatzeko kasua gertatuko balitz ere horretarako zuzentzen da.
Urte honetako Batzarrean Zuzendaritza Ba­tzorde berria aukeratzen da, Lehendakaria Manuel Azpiazu Salaberria Jauna delarik.
Urte hau igaro ondoren, 1957. urtean Kardaberaz kaleko Deportibo Tabernako egoitzak erabiltzen ditu Zuzendaritza Batzordeak bere bilerak egiteko.
Lokala alokatzearen gaia aurrera doa eta negoziaketen ondoren Elkano kaleko lehenengo zenbakian dagoen lokala hileko 1.400 pezetetan alokatzea zehazten da.
Gastu hauei aurre egitearren kide kopurua handitzea erabakitzen da, Txantxangorriko Solaseko Atala sortzeko erabakia hartuz, Bazkide berri hauek ez dituzte nahitaez Txantxangorrik bultzatzen dituen kirol ekintzak egin behar; atal honek gehienez 75 pertsona izan ditzake. Halaber, Solaseko Taldea Txantxangorriko ehiza eta arrantza taldean nola elkartu eztabaidatzen da.
Lokalari dagokionean, lokalak behar dituen konponketaz, horniduraz, kudeaketaz ... arduratuko den batzorde bat izendatzen da.
Urte honetan zehar Solaseko taldeak gestio ugari egin ditu Oarso kaleko lehenengo zenbakian dagoen lokala jabetzan lortzeko. Hau finantzatzeko 200.000 pezetako hipoteka eskatzea eta Solaseko taldeko kide bakoitzak 1.500 pezeta jartzea proposatu zen; honela lokala erostearen eta egokitzearen lanak ordaindu ahal izateko.
Solaserako Taldeak, Txantxangorriren estatu­toetan beraiek ere han egon behar dutela, nabarmentzen du.
Lokalaren erosketa hain urbil ikusten denez, Elkano kaleko lehenengo zenbakiko lokalaren jabeekin (Rezola), irailaren 1etik aurrera kontratua deuseztea erabakitzen da.
1958ko Batzar Orokorrean gai desberdinak landu arren, ehizara egiten diren taldeko irteerak eta ehizarako herriko lurrak erabiltzearen gaiak sortu zituzten kritikak izan ziren azpimarragarrienak.
Urte honen barruan eta 1959ko otsailean egindako Batzar Orokor Arruntean emandako datuek erakusten duten bezala Solaserako taldearen eta Txantxangorriren adostasunik ezak zatiketa ekarri zuen, horrela esan badaiteke behintzat. Talde horrek Oarso kaleko lehenengo zenbakiko lokala erosi ondoren Elur Txori Elkartea sortu zuen.
Hori dena dela eta, Txantxangorri berriro ere Lokal Sozialik gabe geratzen da.
Urte honetan, kontrapasa garaian ehizarako arauak behin betirako erregulatuko dituen ehizako lege berria sortu da.
Urte honetan bertan Florentino Monfor Palacin Jauna Lehendakari izango duen Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzen da.
Zuzendaritza Batzorde berri honek bertako bazkide diren ehiztari eta arrantzaleek meza entzuteko aukera izan dezaten, igandero goizeko 5etan meza jar dezaten, eskaera bat egiten dio Bikario Jaunari.
Eraberean, Elkartea uso pasako postuen kudeaketa egiten hasten da.
1960. urtean zehar, herriko Zinema Lokalean egin zen Batzarrean postuak nola esleitu eta, ehizara eta arrantzara egiten diren irteera kolektiboak nola egin behar diren zehaztu zen, aurreko urteetan bezala ehizako eta arrantzako dokumentalekin batera gaurkota­suneko gaien NO-DO bat eman zen.
Zuzendaritza Batzorde Berriak Irizar tabernako Jangela lortu du bere bilerak egiteko.
1961. urtean zehar, bazkide bakoitzari eman beharreko kartutxo kopurua 100ean jartzen da eta bakoitzeko obaria 0,25 pezeta da. Palentziako inguruan ehiza-barruti bat lortzeko aukera begiratzen da. Plater Tiraketarako makina bat erosten da 2.555 pezeta ordainduz.
1962. urtean egindako Batzar Orokorrean bertaratutakoen artean egindako zozketa azpimarratu behar da; irabazleak Tomas Imaz Jauna eta Juan Santa Cruz Jauna izan zirelarik. Bakoitzak egun bat arrantzan eta bestea ehizan pasa zituzten Txantxan­gorriren kontura.
Urte honetan bertan eta Fagollagako hondakindegiaren isurkinak direla eta alde honetako arrain espezieko animali ugariren hilketa gertatzen da.
Lokal Sozialarekin bueltaka jarraituz Ijurko Jaunari 315.000 pezeta ordainduz lokala erostea edota hileko 2.500 pezeta ordaintzearen trukean lokal bat alokatzearen aukerak aztertzen dira.
Urte honetatik aurrera Azpiazu Jauna bitarteko delarik, Elkartea ehizarako agiriak eta baimenak lortzeaz arduratzen da.
Elkarteko lehenengo Mus Txapelketa ospatzen da.
1963.ean Venancio Diez Arana Jauna Txantxangorriko Lehendakari bezala aukeratzen dute, urte honetan antolatu zen lehenengo Itsasoko Arrantza Txapelketa.
Polikloro lantegiak Potasio Zianuroa Olazar errekara isuri duelako, amuarrain eta beste espezie batzuetan ere hilketa handia ematen da, isurketa hau dela eta egiten den salaketa agintarien eskuetan jartzen da. Beste horrelako moduko eraso bat Txantxangorriko bi kideek egin zuten, eta Elkartetik berehala kanporatu ziren.
Tiroko zelaia Santa Barbaran jartzearen bideragarritasuna aztertzen hasi ziren 1964. urtean.
Urte honetan bertan Zuzendaritza Batzor­deari Itsasoko arrantzaren batzordeki­detza gehitze zaio.
1965. urtean zehar Kardaberaz kalean lokal bat alokatzea pentsatzen da baina gehienek lokala erosteko nahia dutenez aurreko bidea gutxietsi egiten da.
Herriko festetako Plater Tiraketa "Zigulio"n antolatzen da, Santa Barbararako behin-betiko baimenak etorri arte.
Orain jasotzen da Poliklorori errekara botatako isurkinen errua egotzi egiten dio epaia; horregatik 120.000 pezetako isuna ordaindu beharko du eta bere ordezkariak hilabete eta egun bateko atxiloketa zigorra izango du.
Plater Tiraketarako 3 makina erosten dira. Horretarako 185.000 pezetako laguntza eskatzen da eta Elkarteak 40.000 zuzendu ditu gastu horretarako.
1966an eta 1967an Elkarteko iharduerekin jarraitzen da, Plater Tiraketako Zelaia bukatzearren gestio ugari egiten dira eta Carlos Miglaccio Martines izendatzen da Lehendakari.
1968an Txantxangorriko estatutu berriak onartu ziren.
Venancio Diaz Jaunak Urbieta kalean Lokal bat erostearen porposamena mahai gainean jartzen du (oraingo Elkarteko lokala da), lehenik erosketa egiteko konpromezua onesten da eta gero 1.100.000 pezetetan lokala erostea ere bai.
Lokala erosteko eta lokal berria prestatzeko behar den dirua lortzearren 1.000 pezetako bonuak jaulki dira eta hasieran 900.000 pezetako mailegua ere eskatu zitzaion Gipuzkoako Kutxari.
Bonuen kargu egiten diren kideak Babesleak diren Kirol Bazkide izatera pasako dira, une honetatik aurrera kiroletakoen eta babesleen arteko desberdintasuna emanez.
Hau izango da azkeneko aldiz ehizara eta arrantzara egiten diren irteera elkartuak diru-laguntza jasoko dutena.
1968.eko ekainaren 23an, Manuel Ortega Alberro Jauna Lehendakari zelarik modu ospetsu batean inauguratu zen Lokal Soziala.
Halaber, Tiro eremuko konponketak urte honetan bukatzen dira.
Berriro ere 5.000 pezetaren bonoak jaurtikitzen dira, gainera Gipuzkoako Kutxari 300.000 pezetako mailegua eskatzen zaio lokalerako behar diren gauzak erosteko.
Azaroaren 17an lehenengo elkartasun afaria prestatzen da, Lokal Sozialean.
Lapazaran Jaunari Elkartearren urrezko entseina ematen zaio, Lokal Sozialean lanak egiteko garaian erakutsi duen eskuzabaltasuna dela eta.
1969.ean Elkartearen barruko arauak onetsi ziren.
Urte honetako Batzar Orokorrean Lokal Sozialean emakumeen sarrera bai a la ez eztabaidatzen da, eztabaida askoren ondoren proposamenari ezezkoa eman zitzaion.
Herriko festen barruan gauza berri bat bezala lehen "Karabina Tiraketa" lehiaketa antolatu zen.
Pedro Orbegozoko langileekin bat egiteko sinatu zen papera Txantxangorrik ere sinatu zuen, eta hori dela eta, Hernaniko gainerako Elkarteei bezala; 20.000 pezetako isuna jarri zieten, eta hiru hilabete eta egun batez itxi beharrarena ere bai, Espainiako agintariek.
Isuna barkatzea Ehizako Espainiako Federazioko Jaime de Foxa zela medio lortu zen, arrazoi honengatik, arazo berbera zuten herriko beste elkarteekin liskarrak sortu ziren.
1970.ean Manuel Adarraga Elizaran Jaunari Elkarteko urrezko entseina ematen zaio.
Zuzendaritza Batzordearen aukeraketa dela eta, Lehendakaritza Antonio Tomasena Erregenaren eskuetan geratzen da.
Berriro ere, jai egunetan emakumeak sartu daitezken a la ez, eztabaida sortzen da, bainan Bazkideen gehiengoak ezezkoa eman zuen.
Elkartearen Ohorezko liburua ezartzen da. Rosario Salaberria Jauna Ohorezko Kide bezala izendatzen da Urumea bailan, gure Elkartearen alde, egin duen lanagatik.
Miguel Genua Kirol Bazkideari lokaleko giltza erabiltzeko baimena ematen zaio, bertan egin dituen lanen esker ona agertzearren.
1971. urtean Venancio Diez Arana Jaunari urrezko entseina ematen zaio.
Urte horretako San Juanetan, Txantxan­gorriko ordezkaria zen Mª Jesus Garayar izendatzu zuten festetako erregina bezala.
Denak ez ziren albiste onak, udalak 19.000 pezetetako zerga kobratu nahi zigun Kasino eta Solaseko Elkarte zerga moduan; horrekin ados ez geundenez Ehizako Federakuntza Nazionalaren aholkua eskatzen da.
Ehizarako postuak dauden lur sailen jabeekin afaria ezartzen da.
1972. urtean Txantxangorri eta Txatarra taldearen arteko futbol partidua antolatzen da Antonio Usarraga Jaunari laguntzeko dirua biltzeko asmoz, gure ordezkariek irabazi zuten partidua.
Juan Olano Fundazioak antolatutako ekintzen barruan Felix Rodriguez de la Fuente Jaun ezaguna ekartzea lortzen dugu, Aitor zineman solasaldi bat egin zen eta ondoren Txantxangorrin antolatu zen afaria, ekitaldia oso arrakastatsua izan zen.
Pidal eta Orbegozo Jaunei omenaldia egin zaie.
1973an Manuel Eraunzetamurgil Jauna hil zen ehiza istripu baten ondorioz, ezagunen artean eta Txantxangorriko kideen artean tristura handia sortuz.
Ez gara gogoratzen diru eskasia zegoen ala ez, baina 1974. urtean Elkartean lapurreta egin zuten eta bertatik 9.000 pezeta lapurtu zituzten.
Urte honekin batera Zuzendaritza aldaketa etorri zen, Imanol Larretxea Goñi izendatu zen Lehendakari.
5 plater-jaurtitzaile berri erosten dira eta berriro ere Juan Olano Fundazioarekin batera aste Mikologiko bat antolatzen da.
"Pasa"ko garaia bukatu ondoren, ehiza gaietan kazetari ezaguna den Arizala Jaunaren (Txus Perdigonen) ohorez omenaldi bat antolatzen da.
Angel Landaribar eta Jose Etxarri Txantxangorriren izenean aurkeztu ziren kideek, Hernanin egin zen lehenengo Txapelketa Gastronomikoa irabazi zuten.
1975. urtea badoa eta Gipuzkoako Arrantza Federakuntzak, Luis Salillas Kideari jaurtiketa arrantzaren sustapenaren alde egin duenagatik garaikur bat eman dio.
Lokal Sozialeko ke erauzgailuen sisteman hobetze lanak egiten dira.
Berriro ere "besteena berea dutenek" gure eraikuntzak ikustera etorri ondoren, oraingoan Santa Barbara Plater Tiraketako Zelaiari tokatu zitzaion, beraien ikustaldia guri 8.000 pezeta baino gehiago kosta zaigu.
Hurrengo urtean, hau da 1976an, lehenengo eta behin bakarrik gertatu den kontzientzia-eragozle kasu bat eman zen Txantxangorri barruan; kide batek Elkartean baja eman nahi zuela arrazoi erlijiosoak zirela medio, eta berak jarri zituen diruak bueltatzeko eskatu zuen.
Gipuzkoako Arrantzako Federakuntzak Elkartea saritzen du, oraingoan Paco Gorosperen bidez, urte honetako arrantza ordezkari onenaren garaikurra emanez.
Urte honetan, Bazkideek Antonio Tomasena Erregerenan jarri dute berriro beraien ustea, berriz ere Lehendakari izendatua izango da.
Felix Rodriguez de la Fuente Jauna Elkartera etorri zen berriro ere, oraingoan, Naturaren 2. jardunaldiko ekitaldiak direla eta.
Elkartea hasi berria den mugimendu ekologistari atxikiz, naturaren alde lan egiteko komisio bat sortzen du, ingurua zaintzeko asmoz, normala denez ehiztarien ikuspegitik begiratuta. Lehen ekitaldia Ereñozun egin behar zuten txerritegi baten aurka lan egitea izan zen, handik sortutako isurkinak errekan sortu ditzaketen arazoei aurre egiteko.
Urtero egiten diren ekintzetan azpimarratzekoa Udalarekin batera Isidro Ansorenari omenaldia antolatzen laguntzen da, era berean, Elkartea Harri-burnik atera duen paperarekin bat egiten da; han Hernanin azkenaldi honetan egin diren atxiloketak salatzen dira.
1977. urtean Udalari Leokan "Amuarrain kumeak hazteko Udaleko Laborategi Ictiologiko" bat sortzeko baimena eskatzen zaio, baina izenak bakarrik ere asko beldurtu zituela uste dugu.
Badirudi garai honetan egoera ekonomikoa ez zela oso arrakastatsua, zeren eta etxeko teilatuan egin ziren konponketak ordaintzeko Elkarteari zegokion zatia ordaindu ahal izateko Gipuzkoako Kutxari 200.000 pezetako mailegua eskatu zitzaion, 5 urtetan amortizatzeko, diru kopuru hau Bazkide diren Antonio Tomasena Erregerena eta Jose Antonio Landaribar Jaunek pertsonalki bermatu behar izan zuten.
Kirolaldetik gauzak hobeto zihoazen, Bazkidea den Jesus Sanchez Jaunak amuarrain arrantzako txapelketan parte hartzen du, Txantxangorritik aurkeztu den lehenengo arrantzalea izanik.
Politikan ere berrikuntzak datoz, Elkarteak bere lehenengo ikurrina izango du, hau Nekane Sistiaga andereñoak emandakoa da. Garai honetan beste Elkarteekin bat eginez Askatasunaren Ibilaldian parte hartzen dugu.
Garai onak hasi dira, festetako giro onari arrakasta ekonomikoa ere gehitu behar zaio, 150.000 pezetako irabaziak lortu baititugu, marka guztiak hautsiz.
Jose Sanchez arrantzaleak bolada onean jarraitzen du eta 1978. urtean, bere erregulartasuna dela eta, urrezko domina jaso zuen; era berean Jose Antonio Cuestak, ordezkari onenaren garaikur berezia jaso zuen.
Festetan Elorrabin zoritxarreko istripua gertatu zen, denok ezagutzen ditugun ondorio latzekin, istripu honek festetako ekintza batzuen etetea ekarri zuen eta denon artean halako giro triste bat utzi zuen.
1979. urtera iritsi gara, Txantxangorriren alde lan asko egin duen Rafael Piera Baiona Bazkidea zendu da; garai honetan Zuzendaritza Batzordea festetan egingo den Gau-pasa batek eta berak ekarri ditzaken ondorioak arduratzen du.
Tiro eremuko instalazioak Fono-Pull bat jarriz hobetzen dira, neurri hau oso gustura hartu dute Tiroko zaletuak.
1980. urteko lehenengo hilabetetan kale Nagusiko 35. zenbakiaren beheko solairuan dagoen lokaleko jabea den Azurmendi Jaunak, behe hau eskaintzen dio Elkarteari, Bazkide guztiei ematen zaie eskaintza honen berri.
Vicente Arizeta Usain Jauna da Zuzendaritza Batzorde berriko Lehendakari.
Omenaldi bat antolatzen da, Martin Zabaleta mendizalearen ohorez, honek Everestera egin zuen bidaian lortutako arrakastagatik eta Juan Etxeberria Balerdi hernaniarraren ohorez, Europako Usapal Tiroko Txapelketa lortzeagatik.
Lorategia hobeto aprobetxatzeko asmoz; udaran ohizkoa den eguraldi txarra egin arren, hau estaliko duen olan bat jarri zen.
Urte honetan festetan, gauez Plater Tiraketa saio bat ospatu zen, gainera arrakasta handia lortu zuen.
Arzak sukaldari ospetsuak sukaldaritza erakusketa bat egin zuen.
1981. urtean Felix Altuna Jaunaren atxiloketa dela eta Elkarteak, hernaniar honen askatasuna eskatzeko herriko talde batzuk atera duten agiriarekin bat egiten du.
Batzar Orokorrean estatutu berriak onartzen dira eta baita Elkartearen barruko arauak ere.


Hurrengo urtean, 1982.ean hain zuzen ere, San Humbertoren afarira herriko beste Elkarteak gonbidatzen dira, afari hau gure arteko harremanak estutu eta deneii dagozkigun gaiak lantzeko aprobetxatzen da.
Zuzendaritza Batzordeko Lehendakaritza En­ri­que Esteban de la Fuente Jaunari dagokio.
Negoziaketa luze baten ondoren, Azurmendi Jaunak luzatutako eskaintza onartzen da, hau da, erantsitako lokala 2.000.000 pezetetan erosi zen. Erosketa hau aurrera eramateko aukera asko begiratu ondoren kide bakoitzak 15.000 pezeta jartzea erabaki zen. Kide guztiek jarri zuten diru kopuru hori, bi izan ezik, azkenean bi kide hauei Txantxangorri Elkartetik baja eman zitzaien.
1983. urtean, ehizako taldeak Aparrain aldean faisai hazkuntzarako babesleku itxi bat egin zuen, bertan faisai bikote batzuk jarri ere jarri zituzten, baina ez zuen arrakastarik lortu "basapiztiek" zirela medio; baina zenbat hankeko piztiak ziren ez zen behin ere jakin.
Elkarteak erosi berria duen Lokalaren ondoan denda daukan Zerain Jaunak, Lokalaren zati bat erosteko proposamena luzatu zuen, prezio onean bainera, baina Bazkideek proposamen horri ezezkoan eman zioten.
Urte honetan Fagor markako sukalde berri bat erosi zen; Bizkaiko Bankuan bonba batek eztanda egin ondoren gure Lokal Sozialak kalte batzuk izan ditu.
1984. urtean goiko lokalean jatetxea jartzeko asmoz, Urbieta kaletik sarrera egiteko eskaera ez zen onartu.
Sagardo Txapelketa bat antolatzen du lehenengo aldiz Txantxangorrik, dena aurrera eramateko antolakuntzaz Ramon Imaz eta Imanol Larretxea Bazkideak arduratu ziren, 14 sagardogilek hartu zuten parte eta Oiarbidekoak irabazi zuten lehiaketa.
1985. urtean berriro ere, igande eta jaiegunetan emakumeei Lokalera sartzen uztearen proposamenari, erabateko ezezkoa eman zitzaion.
1986. urtetik aurrera Ramon Imaz Oiarzabal Jaunak hartu zuen Lehendakaritza.
Urte honetako inauterietan "paisanoz jantzitako indibiduo" batzuk Elkarteko atean jarrita zegoen ikurrina ostu zuten, Bazkideen artean oso giro txarra sortuz.
Komunak txukuntzeko konponketak egiten dira, beste komun berri bat ere egiten da "emakumeena" esaten zaiona, obra hauek denak ordaintzeko 700.000 pezeta inguru gastatu ziren.
1987. urtean "Cervezas el Leon" lantegiaren aurka salaketa bat jarri zen, honek errekara botatako isurkinak amuarrain askoren heriotza sortarazi baitzuen.
Ekologista talde bat ere salatzen da Hernani eta Gipuzkoa aldean ehizarako postuak suntsitu edo erretzeagatik.
Klub Atletiko Urumearekin elkarlanean aritu gara Mª Luisa Irizar korrikalariari omenaldi bat prestatzeko antolaketetan.
Lehenengo aldiz parte hartzen da Elkarteen arteko mus txapelketan.
Zuzendaritza Batzordearen aldaketa dela eta, Juan Mauricio Lopez de Zubiria Fransoy hautatzen da Lehendakari 1988. urtean.
Gauza berezi batzuk erosten dira, esate baterako izotza egiteko makina, telebista bat, musika kate bat, hozteko makina berri bat eta ordenagailu bat erosteko proposamena ere luzatzen da.
Urte honetatik aurrera, orain arte Azpiazu sendiak eramaten zituzten izapideak agiriak eta baimenak lortzeko, Zuzendaritza Batzordeak bideratuko ditu zuzenean. Elkartearen izena Eusko Jaurlaritzako Solaserako Elkarteen erregistroan jartzen da.
Hain tradizionala den Axeridantzan Axeriaren parte hartzea sartu zen, hau Axeriz jantzitako dantzari bat da, arrakasta handia lortu zuelarik.
1989. urtean Larregainen postu lerro bat irekitzen da, eta Elkarteak Tiro Olinpikoko Gipuzkoako Federakuntzan izena ematen du.
Bazkidea den Manuel Azpiazu Jaunari omenaldi bat egiten zaio, Txantxangorrin egin dituen lan guztiengatik esker ona adierazteko.
1990. urtean bi urtetik behin derrigorrezkoa denez Zuzendaritza Batzordea aldatzen da, Lehendakaritza Francisco Barreiro Tome Jaunari dagokio.
1991. urtean Elkartearen kontuetan irregulartasunak agertzen dira, ekintza batzuen ondoren arazo hau, bi Bazkide zigortu eta beste bat kanporatu ondoren bukatutzat ematen da.
Elkarteko ohizko jarduerekin jarraitzen da, 1992. urtera iristen gara, urte honetan Santa Barbarako gotorlekuan dagoen lokal bat erabiltzen uzteko eskaria luzatzen zaio Udalari.
Elkartearentzat ez dira garai onak eta kide batzuen ekintzen ondoren, Bazkide batzuk zigortuak suertatzen dira, eta garai hauei bermearekin aurre egiteko Lehendakari ohi guztiei deitzen zaie Zuzendaritza Batzarrari lagunduko dion kontsultarako komisio bat sortzeko.
Urte honetako batzarrean berriro ere emakumea Lokal Sozialean sartu daitekeen ala ez eztabaidatzen da, aspaldiko urtetan bezala, oraingoan ere ezezkoa ematen zaio emakumeen sarrerari.
Juan Manuel Azpiazu Goñi Jauna atera da Lehendakari bezala Zuzendaritza Batzar berriaren aukeraketetan.
Elkarteko jarduerekin jarraitzen da garai honetan 1994. urtea iritsi arte, berriro ere Zuzendaritza Batzarra aukeratzeko garaia da eta Luis Garayar Orayen Jauna aukeratuko da Elkarteko Lehendakari bezala.
Ke erauzketa sistema berri bat eta sukaldean suburu berri bat ere jartzen dira, horrela kideek urte askotan erasan dituzten arazoak konponduz.
Santa Barbarako lokaleko txukuntze lanak bukaturik, ofizialki inauguratu ondoren, tiratzaileak erabiltzen hasten dira.
Azkeneko hilabetetan liskar batzuk sortu dira, azkenean 1995. urtean elkartearen giro ona mantentzen ez zuten bi kide kanporatu zirelarik.
Arazo honek eta beste horrelako batzuk Zuzendaritza Batzordearen dimisioa ekarri zuten. 1996. urteko Batzarrean Kudeaketa-Batzar bat sortu zen, Lehendakari berri bat aukeratu arte lanean arituko zena.
Lehengoa dena gutxi balitz bezala Muxarra Elkartearekin ere liskarretan sartzen gara, Asketako postuen zozketak direla eta.
Kudeaketa-batzordearen gestioa bukatu ondoren, Lehendakari berri bat aukeratzeko lanetan hasten da, oraingoan Jose Martin Tijero Lasa Jaunari dagokio kargua.
Aginte honetan, Eusko Jaurlaritzak xedatzen dituen bezala, gaur egungo Estatutoak onartu dira; Txantxangorri Elkartea hemendik au­rre­­ra "Txantxangorri Ehiza eta Arrantzarako" Kirol Elkartea izango da. Bazkideak egunean egon daitezen, Zuzendaritza Batzordeak bileretan egin diren akten laburpen bat Iragarki Taulan jartzen hasten da, Santa Barbarako lokalaren erabilera ere arautzen da. Elkartea, atxilotuta daudenen artean zigorraren 3/4ak bete dituztenak kartzelatik atera ditzaten "Txemari Hernanira" kanpainari elkartasuna adierazten dio.
Garbitasuna egiteaz arduratzen zen anderea, Angelita Zapiain, erretiratu egin zen, emakume honek ezin hobeto zaindu zituen Txantxangorriko kideak urte askotan zehar.


1997. urtean Lehendakari izandako Ramon Imaz Oiarzabal Jauna hil zen.
Urte honetan bertan Elkartearen Arautegi berria onartu zen eta gatazka askoren ondoren emakumeen sarreraren gaia araupetzen da, txori abeslarien erakusketa bat antolatzen da, honek nahiko arrakasta ona jaso du.
1998. urte hasieran Vicente Goikoetxea Balda Jaunak hartzen du Lehendakariaren kargua.
Estatutuen eta Araudiaren ezarpena dela eta Babesle Bazkideen Zor-Tituluen araudia onartzen da. Lorategirako toka eta igel joko batzuk erosten dira.
Garai honetan hasten dira Tiro eremuko arazoak. Gobernuko Zuzendaritzaordeak espediente zigortzaile bat hasiko du gure aurka, gero artxibatua izan arren; hau dena partikular batek jarri zuen salaketagatik gertatu da, honek bertan sortzen diren soinuen eta segurtasunik ezagatik egin zuen protesta.
Euskal Herri osoan berria den era batera egiten dira postuen zozketak, hau dena informatikari esker gertatzen da.
1999. urtean eta lehen esandako espedientean hasitako prozesu horren bukaera bezala, Santa Barbarako Tiroko Eremuaren, Guardia Zibilen Zuzendaritza Orokorrak emandako homologazioa lortzen da.
Arau berriak erabiliz bazkide bat kanporatua izan da.
Tiroko Eremua, Txapelketa Ofizialetarako, urte beterako itxi dute Tiroko Federazioak hasiera eman dion espediente bat dela medio.
Ondoko lokala erosi zenetik urte batzuetara, hau biltegi bezala ibili arren, hau egokitzeko lanak hasten dira, baita Lokal Soziala hobetzekoak ere. Hau dena konpontzearen kostua 15.000.000 pezetakoa da, diru kopuru honetatik 9.000.000 kreditu bat eskatuz ordaintzen dira, geratzen dena Elkarteak jartzen du; lanak bukatu ondoren, irailaren 27an lokala inauguratzeko afari bat antolatu zen, afarira bertaratuen artean herriko agintariak eta gonbidatu ugari ere etorri ziren.
Berriro ere, Elkartea, "Hernaniruntz" presoen eskubideen alde egiten ari den gizarte mugimenduaren kanpainarekin elkartu ginen.
Urte honek eskualdeko arrantzale guztientzat poz handia ekarri du, Luis Arza Jaunak joan den 50 urtean Urumea ibaian harrapatu den lehenengo izokina arrantzatu baitu.
1999 urteko Batzar Orokorrak,Iñigo Diez Leoz hautatu zuen Lehendakari bezala.
Maiatzaren 9an, Ernesto Iturriza Bazkidea omenduz, Donostian ospatu zen Txantxangorri Elkarteak antolatutako lehendabiziko Itsas Arrantza Lehiaketa.
Uztailan, Zikuñagako enpresa bat salatzen da, Urumea ibaiaren ertzetik jarritako bonba batekin ura ateratzeagatik.
Urriaren 1ean, Jose Maria Maidagan apaizak, Elkartearen instalakuntza berriak inauguratzen ditu (15 milioiko kostuarekin). Luis Salilaseri oroimen opari bat egiten zaio egindako lanagatik. Ekitaldi honetan, Juan Delibes Castro Jaunak ehizari buruzko mintegi bat eskaintzen du; ondoren 125 lagunentzako afari bat izanen da.
Abenduan, txakurrez lagundutako ehiza txikiko txapelketan, Arkaitz Santa Kruz izan zen garaile.


Eta horrela 2000. urtera iristen gara, Zuzendaritza Batzordean aldaketa berri batekin Iñigo Diez Leoz da oraingo Lehendakari hautatua.
2000 urteko Uztailaren 23an, Luis Maria Zerain Bazkideak, minifoso Gipuzkoako Kopa irabazten du, aldiz Juan Otaegik txakurrez lagundutako ehiza txikiko txapelketa irabazten du.


2001 urteko Martxoaren 15ean, lapurreta izan zen Elkarteko bulegoan, 600.000 ptako galerarekin.
Martxoan, Urumean salmoiak erregularki sartzen direnez ( Elorrabin urtero 100 eta 200 artean zenbatuz),  Diputazioan eta Arrantza Federakuntzan proposamen bat  aurkezten da arrantza egiteko lekurik egokienak seinalatuz. Proposamena lagunduz, herriko 30 arrantzaleen errolda bat gehitzen da.
Apirilaren 26an Elakrtearen 50 urteurrena betetzen da.  Hau ospatzeko, Apirilan 22a eta 30a bitartean hainbat ekintza antolatzen dira, adibidez; amuarrain arrantza eta itsas arrantza lehiaketak, usakume tiraketa, uso mezularien erakusketa, pinen edizioa, aldizkari oroigarria, e.a. Juan Delibes Castro Jaunak, hitzaldi bat eman zuen diapositibekin. Elkartea jendez bete zan eta gero sagardotegi batean izan zen afaria, non ehizaz eta arrantzaz jarraitu zan mintzatzen. Ospakizunen itxiera bezala, Apirilak 30ean, afari omenaldia izan zen bazkide sortzaileen omenez (Miguel Jose Ollo, Jose Luis Madina, Miguel Iraola eta Julian Isasa).
San Juanetako jaietan, ikurriken igoera eta jeitxiera Txantxangorri Elkarteak,bere 50gn urteurrenan, eta Santa Barbara txarangak, 25gn urteurrenan, egin zuten. Agustin Urretabizkaia Jauna bertaratu zen Elkartearen izenean.
Abenduak 16 eta 23an, txakurrez lagundutako ehiza txikiko txapelketa  ospatu zan Epelerrekan eta Usokoerrekan. Europa guztian izandako eguraldiagatik, 13 oilagorra arrapatu ziren, 9 lehendabiziko egunean eta 4 bigarrenean. Iñaki Loiarte izan zen garailea.


2002 urteko Martxoak 10ean izandako Batzar Orokorrean, Manuel Loinaz Guerra izan zen hautatua Lehendakari bezala.
Urte hontan, Cristobal Barragan Bazkideak Gipuzkoako minifoso kopa irabazi zuen, titulua Elkarteari oparituz.
Abenduan, txakurrez lagundutako 24. ehiza txiki txapelketa ospatu zen, berriro ere Iñaki Loiartek irabazita.


2003an, txakurrez lagundutako 25gn ehiza txiki txapelketa ospatu zan, Iñaki Loiartek irabazita.


2004ko Martxoaren 15ean izan zen Batzar Orokorrean, Juan Delibes Castro Jauna Ohorezko Bazkidea izendatzea onartzen da , muxutruke egindako lanarengatik. Batzar berdinean, 45 kirol abonatuei baja ematen zaie kuota ez ordaintzeagatik; eta Lehendakaritzarako hautagairik ez izategatik, Apirilak 4erako Batzar Berezi bat antolatzen da.
Batzar Berezi honetan, Jose Martin Tijero izen zen hautatua Lehendakari bezala.
Abuztuak 7an, Zikuñagako paper-fabrika eta Karabelgo zubiaren artean, arrain hildako asko agertzen dira. Arraien artean 4 izokin, reo bat eta ehunaka eskailu eta platuxa daude. Erakunde politikoen pasibotasuna ikusita, Txantxangorri Elkarteak epailearen aurrean salatzen ditu gertaera hauek. Honek, errudunak aurkitu ezinean kasua gordetzen du. Eusko Jaurlaritzak egindako ura analisietan, hilketa hauek oxigeno ezagatik ez dela izan azaltzen du, baina zergatia azaldu gabe; horretarako ordura arte hildako arrainak hartu , izoztu eta aztertu behar direlako.
Abenduan, txakurrez lagundutako 26. ehiza txiki txapelketa ospatzen da Ibai Artolak irabazita.


2005 Urtarrilan, Urumea ibaian eta Gipuzkoako beste hainbat ibaietan ikusitako amorraien jeitsiera dela eta, Elkarteak Gipuzkoako Federakuntzan txosten bat aurkezten du. Txosten honetan, uraren hobekuntza nabaritzen dela bainan kaudala larriki jetsi dela  eta ondorioz, 14.5kmtik bakarrikan 5 ez daudela murriztutak eta hauetako 2.3 km bedatugabeko gune libreak direla, konfirmatzen da.
Alaban dauden faisanen eta eperren kotoetara irteerak antolatzen dira arrakasta haundiarekin.
Oriamendiko ehiza gunean, 9 postu gehiago egiten dira Altzea aldean.
Juan Mari Ugaldek irabazi zuen txakurrez lagundutako ehiza txikiko txapelketa.


2006 urtean , Juan Cruz Muñoa izan zen aukeratua Lehendakari bezala.
Se confecciona la pagina web www.txantxangorri.com web ataria eraikitzen da. Bertan kirol arloarekin interesa duten berriak argitaratzen dira. Horrez gain txantxangorri@terra.es emaila bitartez komunikazioa errazten da.
Abenduan zakurrekin burututako ehiza txikiko Lehiketa ospatzen da, irabazlea Juan Mari Ugalde suertatzen delarik.


2007 urtean, Aktibitate Baimena lortzeko lanak egiten dira Elkartean 80.000 euroko balioarekin. Lanak aprobetxatuz kontak egiteko sistema informatiko bat ezartzen da.
Hirugarren urtez jarraian, Juan Mari Ugaldek irabazi zuen txakurrez lagundutako ehiza txikiko txapelketa.


2008 urtean, Udaletxean aurkezten da Aktibitate Baimena lortzeko egin den proiektua.
Batzar Orokorrean ez da Lehendakaritzarako hautagairik agertzen, beraz Juan Cruz Muñoak jarraituko du
Apirilan, Luis Maria Zerain Kirol Bazkideak, Euskadiko Tiro Txapelketa minifoso modalitatean irabazi zuen.
Azaroan, antzara bat izan zen Urumean (barnada kanadiense),  Karabelgo zubien artean, albiste bilakatuta.
Abenduan, Bazkideen arteko txakurrez lagundutako ehiza txikiko txapelketa ospatu zan, Iñaki Loiarte izan zen garaile.


2009an Aktibitate Bahimena lortzen da.
San Juanetako bero egun batean, umeen amorrai arrantza txapelketan, abefria bat egon zen ikusle bezala ahatekin batera.
Udaran bi arrain hilketa leku izan ziren: poligono 27an, aingirak eta korkoiak aurkituz, eta Loidin, izokin bat, amuarrainak eta eskailuak aurkituz. Ohikoa denez, arduradunak ez ziren azaldu.
Azaroan bi postu gehiago zozketatuko dira Larrainen Lepatxikiko gunean.
Abenduan, txakurrez lagundutako ehiza txiki txapelketan, Asier Arrizabalaga izan zen garailea. Jardunaldietako bat elurrengatik ez zen lehiatu.
2009ko Ekainean, Txantxangorriko armarria duen 3*4 metroko karpa orlegi bat erosi zan, ehiza eta arrantza txapelketetan erabiltzeko.


2010eko Urtarrilak 18an, Iruraingo gainean (Urnieta), istripu bat izan zen bi kamioien artean, 10000 litro lejia botata Portuko ibaian. Honen ondorioz, Diputazioaren datuen arabera, 100 amuarrain et a 400 angila (gutxi gorabehera) hil ziren, beste arrainen artean.
2010eko Batzar Orokorrean, ez zan Lehendakaritzarako hautagairik azaldu. Ondorioz, Juan Kruz Muñoak jarritu zuen  bere Zuzendaritza Batzordearekin batera. Estatutoak eta araudia aldatzeko Batzar Berezi bat antolatu zen.
Hirugarren urtez, eta amuarrainen kopuru jaitsiera ikusita, amuarrainen beda luzatzen da Nafarroan, Añarbe aldea eta Urumearen alde Nafarroan eragina izanik. Bere aldez, Diputazioak alde gipuzkoarra bedatzen du, Bezkia baserritik hasita (errekabeltza) Nafarroako muga arte.
Maiatzean, Alex Ugalde, 14 urteko Kirol Bazkideak, amuarrain arrantzan Euskadiko Txapelduna gelditu zen eta Ekainean Teruelen ospatzen zen Espainiako txapelketarako sailkatuz.
Atez ateko zaborra jasotzeko sistema jarri da herri osoan. Hori dela eta Elkarteko Egoitzaren zabor bilketa berrantolatzen da eta lorategian edukiontzientzat toki bat prestatzen da, horrela zabor bilketa selektiboa egiten duten langileei laguntzeko.
Txakurren laguntzaz 32. ehiza txiki txapelketan, Ramon Izagirre izan zen garailea.


Hernaniko Udaletxean Hirigintza eta Ingurumen batzordeak (26/01/2011) proposamena hauek egin zituen: Txantxangorriri emandako Sta.Barbarako tiro zelaia erabiltzeko bahimena ezeztatzea Abenduak 31 datarekin eta Txantxangorri Elkartea behartu zelaia ingurumen baldintza zeatz batzutan uztea.
Otsailaren 2an egindako Udal asanbladan proposamena onartzen da ANV eta IUren 9 aldeko botorekin, PNV eta PSEren aurkako 5 botorekin eta Hamaikabat eta PPren abstentzio 3 botorekin.
2011ko Martxoaren 27an egindako Batzar Berezian, Estatutu eta Araudi berriak onartzen dira. Bestalde,  Bazkideen artean 4 talde egitea erabakitzen da, Elkartearen eta Zuzendaritzaren lanak 3 urtez eramateko.
Maiatzak 8an egindako Batzar Orokorrean, zozketa bidez erabakitzen da 2. taldea Zuzendaritzan sartzea, dagoen Zuzendaritzarekin lanean hasteko. Batzar berdinean, egindako lanarengatik, Agustin Urretabizkaia Jaunari Elkartearen Urrezko domina ematea erabakitzen da. Ekitaldia 20an ospatu zen, senide eta lagunen arteko afari batean.
Urtarrilak 8 eta 15ean txakurrez lagundutako 33. ehiza txiki txapelketa ospatu zen, Iñaki Loiartek irabazita.


2012ko Martxoaren 18an ospatu zen Batzar Orokorrean, beste gai batzuen artean, 2. Taldean dagoen Luis Goñi Jauna Lehendakari bezala hautatzea erabaki zen.
Maiatzaren 6ean, amuarrain arrantza 42. txapelketa ospatu zen. 15 arrantzale hartu zuten parte, 10 amuarrain hartuta, garailea Asier Garayar izan zen, 3 amuarrain hartuta. Bitartean Araxes ibaian, Gipuzkoako gazteen arrantza txapelketa ospatu zan, Alex Ugaldek (Txantxangorriko Bazkidea) irabazita.

2016ko martxoan, Auzitegi Gorenak, CODA-SEO eta AEMS erakundeek eskatuta (637/2016 epaia), ortzadar-amuarrainaren askatzeak legez kanpokotzat jotzen ditu, espezie hori karparekin eta black-bassarekin batera sartzen delako espezie inbaditzailetzat. Zentzugabekeria horren aurrean (askatzen diren ortzadar-amuarrainak antzuak baitira), sinadurak biltzen dira Espainiako Estatu osoan, epaia Auzitegi Konstituzionalean errekurritzeko, eta manifestazio bat egiten da Madrilen, ekainaren 5ean, baina azkenean berretsi egingo da aurreko epaia. Hori dela eta, San Juanetako haurrentzako ohiko lehiaketa hil gabeko arrantzarekin egin behar izan zen egungo arrain-populazioarekin eta arrantzale bakarra aurkeztu zen, baina ez zuen harrapaketarik lortu.

Abenduaren 16an, Agustina Iradi Urdampilletari e rretiroagatiko agur-afaria egin zen lokalean. Agustina Iradi Urdampilletak lokala mantentzeko lanak egin ditu azken urteetan.

2016ko abenduaren 18an Usokoerrekan eta Epelerrekan ospatu zen 38. Ehiza Txapelketa Sozialean, hemeretzi partaideren artean Ekaitz Cisneros izan zen garaile, lau eperrekin.

2017ko martxoaren 12an egindako batzar orokorrean, Zuzendaritza Batzordean sartu zen hiru urterako 4. taldea, , eta Agustin Urretabizkaia bazkidea izan zen lehendakari, zerrendaburu gisa.
Azaroaren 18an, Leizaran kotan, Iñaki Loiarte oilagorren ehizako Euskadiko txapeldun izendatu zen, hamabi ehiztarien artean hiru oilagorren kupoa lortu zuen bakarra izan ondoren. Kupo hori goizeko 11etarako lortu zuen. Aurreko astean Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu zen oilagor batekin, lehen bost sailkatuak bezala.
2017. urtea borobiltzeko, abenduaren 17an, 39. ehiza-lehiaketa soziala egin zen, eta Iñaki Loiarte izendatu zen garaile.

2018. urtea Iñaki Loiarte gure bazkide eta sozialeko txapelduna urtarrilaren 13an Kantabriako Saja erreserban egin zen oilagorren Espainiako Txapelketan parte hartzearekin hasten da.
Apirilaren 15ean 10.000 pertsona inguruk Donostiako kaleak zeharkatu dituzte Easo kaletik Alderdi ederreraino, Gipuzkoako Ehiza Federazioaren arabera, 'Euskadin Ehiza bai' lelopean. Aldi berean, ehiztarien manifestazioak egin ziren Bilbon, Iruñean eta Gazteizen.

Ekainaren 3an, Hondarribian, usakume tiroaren Euskadiko Kopa egiten zen, eta lehiaketa horretan parte hartu zuten 183 partaideen artean, Txantxangorriko bazkide gaztea, Jon Ander Zapiain, bigarren postuan geratu zen.
Uztailaren 15ean Billabonan 217 tiratzaileren artean Colombaire modalitateko Gipuzkoako Usoi Txapelketa ospatzen da, Patxi Barreiro bazkide eta ehiztari beteranoa txapeldun bihurtuz.
Iparraldeko finalaurrekoetan, azaroaren 24an Campo de Criptanan (Ciudad Real) egin zen ehiza xehearen eta txakurraren Espainiako 50. lehiaketarako, Asier Arrizabalaga bazkidea, bost untxi harrapatu ondoren, 17. postuan sailkatu zen 24 ehiztariren artean.
Asier Arrizabalagak eta bere txakurrak bizi duten une handia berretsiz, hauek txapeldun izan ziren Larregain eta Usoko-erreka inguruetan abenduaren 16an egin zen 40. ehiza-lehiaketa sozialean, bost eper harrapatu ondoren.

2019ko martxoaren 2an, Gipuzkoako Ehiza Federazioak, ehiza larriko koadrilekin batera, aldebakarrez erabaki zuen hilaren amaierako denboraldiaren itxiera gaur egunera arte aurreratzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ehiztariekin duen jarrera prepotentea salatzeko. Hori dela eta, manifestaziora deitu dute maiatzaren 5ean Donostian, 15.000 pertsona inguru Antiguatik Gipuzkoa plazaraino Donostiako kaleetan barrena 'Euskadin Ehiza bai' lelopean.


Ekainaren 30ean ezohiko batzarra egin zen erregelamenduak eta estatutuak aldatzeko. Lokal soziala oso gutxi erabiltzen zenez, Zuzentarauak beste figura bat sortzea proposatu zuen Klubaren barruan, "Tokiko abonatu soziala" izenekoa, bazkide baten ahalmen berberak izango zituena lokala urteko kuota baten truke erabiltzeko orduan.
Azaroaren 9an, Leizarango barrutian, oilagorren lehiaketa probintziala egin zen, eta Iñaki Loiarte bazkideak irabazi zuen. 22 ehiztarietatik, hiru oilagorren kupoa osatzen zuen bakarra izan zen, eta lehenengo bi orduetan egin zuen.
Aurten, 41. ehiza-lehiaketa sozialean, Larregain eta Usoko-erreka ohiko eremuetatik Arabako Txoriarte barrutira joan da lehenengoz. Abenduaren 15ean, parte hartu zuten 12 ehiztariak Zanbranara joan ziren eta Ekaitz Cisnerosek proba irabazi zuen.

2020ko otsailaren 15ean Buruntzaldeko eskualdeko txapelketan Asier Arrizabalaga bazkidea izan zen txapeldun Usobelartxan (Andoain).
Martxoaren 29an atzeratu zen Ezohiko eta Ohiko Batzarra, COVIDren pandemia zela-eta. Epe horretan eta ekainaren 1era arte, lokal soziala itxita egon zen, eta programatutako jarduerak bertan behera geratu ziren, San Joan jaiei zegozkienak barne.
Uztailaren 5ean Biteri kultur etxean ezohiko eta ohiko batzarrak egin ziren, eta Zuzendaritza Batzordea berritu zen, 1. taldea eta Juan Cruz Muñoa Marcos presidentea sartuz.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | Best Web Hosting